Liburutegi digitala, birtuala eta elektronikoa Ostirala, Urt 29 2010 

Liburutegi digitala, birtuala eta elektronikoa oso antzekoak dira berez baina badauzkate ezberdintasun txikiak, euren artean bereizkuntza egitea dakarrena. Teknologiaren aldia dugunez gaur egunekoa, gure egunerokotasunak ordenagailuetara jotzea dakarkigu eta horregatik egunean egon beharra dugu teknologiaren munduaren garapenari dagokionean.

Badakigu denok liburutegia zer den. Liburutegia liburuak jarri edota jasotzen diren tokia da. Bertan, liburuak erosi gabe maileguan hartuta irakurri daitezke. Hau esanahi tradizionala litzateke. Gaur eguneko aurrerakuntzekin, ordea, liburuek digitalizazioa behar izan dute eta aldi honetara egokitu. Horregatik sortu dira konputagailuetan liburutegi digital, birtual eta elektronikoa.

Hona hemen hitz bakoitzaren esanahia:

  • Liburutegi digitala: formatu digital batean informazioa gorde eta prozesatzen den gunea da.

 

  • Liburutegi birtuala: errealitate birtuala erabiltzen du interfaza erakutsiz eta erabiltzaileari liburutegi tradizional batean egongo balitz bezala sentiarazten dio, giro hori sortuz. Teknologia multimedia darabil horretarako.

 

  • Liburutegi elektronikoa: automatizazio sistemak dituen liburutegia da eta bertan gordetzen diren paperezko liburuen administrazioaren edukia erakusten du era argi eta errazean, erabiltzailerai liburuak aurkitu eta mailegatzeko bidea erraztuz.

Iturriak:

Copyright eta copyleft Astelehena, Urt 18 2010 

Copyright egile eskubidea da, egileei lan bat egiteagatik legediak eskeintzen dien arau eta baldintza multzoa da. Hauek dira copyright motak:
– Ondare eskubidea
– Eskubide morala
– Itzulpen eskubidea
– Kopia eskubidea
– Lotura eskubidea

Hauxe da bere ikurra:

Copyleft-a berriz, copyrirht-ek dituen mugapen guztiak kentzea da, banaketan eta aldaketan, horrela jende guztiak jatorrizko lana izateko aukera du. Software, literatura, musika, artea… bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.
Hauxe da bere ikurra:

Iturriak:

Twitter Astelehena, Urt 18 2010 

Twitter sare soziala 2006.urtean eman zen ezagutara eta arrakasta handia izan du mundu mailan. Izatez microbligging zerbitzua da, bere erabiltzaileei mezu labur eta soilak bidaltzen ahalbidetzen duena. Gehienezko karaktereak 140 dira, beraz, atera kontuak, mezu labur eta zehatzak elkarren artean bidaltzeko balio du.

Erabilterraza da. Zuk bidalitako mezuen eguneraketa erakusten du une oro eta jasotzeko aukera hautatu dutenei ere heltzen zaizkie mezutxoak. Izan ere, dibertigarria da mezu laburrak bidaltzen ibiltzea batetik bestera. Orain honi eta gero hari. Gainera barregarria da idazten duzuna denek irakurri dezaketelako eta nahiz eta sare sozial serioa izan, ondo pasatzeko modua ere izan daiteke. Batzuetan, ez da oso erosoa mezuen tamainarengatik, ortografia errespetatzea eskatzen duelako eta mundu guztiak irakur dezakeelako zuk idatzitakoa.  Baina badago jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratzen dituen lagunei bakarrik bidaltzeko. Gaitzerdi!

Aukera bat famatuiekin ere hitz egin ahal izatea da. Gero beraiek mezutxoak ere idazten dizkizute. Bestalde, politikari batzuek hauteskunde kanpaina egiteko ere erabili ohi dute, Obamak esaterako. Lagunduko ote zion horrek Estatu Batuetako presidentziara heltzeko?

Hauxe da Twitterren irudia:

Iturriak:

Liburu elektronikoa, etorkizuneko liburua? Astelehena, Urt 18 2010 

Liburu elektronikoa da etorkizuneko liburua. Hau liburu baten bertsio digitala da. Gaur ebook, liburu digital edota liburu elektroniko bezala ezagutzen dugu. Oraindik ez du garapen handia izan, ez delako lar ezaguna jendartean baina denboraren poderioz gurera ere iritsi da.

Durangoko Azokan ikusgai jarri zuten ebook-a. Jende asko hurbildu zen liburu moderno hori zer ote zen ikustera: zaharrak, gazteak, umeak… Andoni Sagarna euskaltzaina izan zen etorkizuneko liburu honetaz hitz egin zuenetako bat. Berrikuntza izugarria da, oraindik beharrezkotzat ere hartzen ez dena, baina jada salgai aurki dezakegu Elkar eta Alberdania argitaletxeen eskutik Euskal Herrian. Ate joka omen dugula diote. Baina ez pentsatu mundu guztiak eskuratu dezakeen gailua denik. Ez da ez merkea, 250 euroko prezioa du. Liburuak faktore teknologikoez gain, sozialak ere baditu eta adituen hitzetan “gure artean luzaroan geratzeko etorri den tresna” omen da. Ea noiz iristen den ba, hori hala izan dadin.

Baina liburu elektroniko honek paperezko liburua ordezkatuko ote du? Galderak airean dirau. Liburu tradizionala baino  nahiago izango al dugu digitala? Paperezko liburuak eskuartean dugunean ematen digun sentsazioa eta irakurtzen dugunean piztarazten digun emozioa, orriak pasatzeak, liburu elektronikoak sortaraziko dizkigu ala? Paperaren tradizioak jarraitzaile sutsuak ditu eta ebook-ak oso gaitz izango du papera eta tinta guztiz ordezkatzearen ideia.

Durangoko Azokan euskal literaturak liburu elektronikoan izango zuen tokiaz jardun ziren. Oraindik ez dakite nolakoa izango den bilakabidea baina dena digitalizatzeko asmoa omen dago, hori bai gutxinaka gutxinaka eta instituzioei interesatzen zaizkien liburuak digitalizatuz, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango baita euskal literaturaren digitalizazioa.

Momentuz paperezko liburua darabilgu esku artean eta urte batzuetan behintzat halaxe jarraituko dugu. Baina noiz emango dugu aldaketarako pausua? Ba al gaude horretarako prest? Adi egon beharko dugu aurrerantzean teknologia berriak guretzat pretatuta dituzten sorpresetaz.  Beti agertuko zaigu aho zabalik uzten gaituen zerbait.

Iturriak:

Durangoko Azokaren web orria: http://www.durangokoazoka.com/

Libro electrónico, Wikipediatik. Orria: http://es.wikipedia.org/wiki/Libro_electr%C3%B3nico